XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uraren berezitasunak

Helburua

Aukeratutako bost sustantzia desberdin uretan disolbatzen diren aztertzea.

Materiala

Eskema

- 5 baso (plastikozkoak ere erabil daitezke)

- Azukrea, olioa, harri koxkorrak, arroza, kafea...

- Malatxa

- Ura

Egikera

- Har itzazu urez erdiraino betetako bost baso.

- Batean azukrea, bigarrenean olioa, bestean kafe hautsa, laugarrenean arroza eta azkenekoan harri koxkorrak bota.

- Malatxarekin gogor eragin eta zer gertatzen den begiratu.

Azterketa

- Sustantzia horietatik bakarren bat edo beste urtu egin al da?

Zein?

- Nola igartzen da uretan nahastu den ala ez?

- Orain nola bereizi edo apartatuko genuke urtutako sustantzia hori?

- Urtu ez diren sustantziak, non geratzen dira?

Zergatik?

Ondorioak

Iharduera egin ondoren, ikusi zein ondorio atera daitezkeen.

- Badira uretan disolbatzen diren sustantziak.

Badira urtzen ez direnak ere.

- Urtzen ez diren sustantzia batzuk hondoratu egiten dira uretan.

Beste batzuk ez.